IBARDIN
Eus | Esp | Fra

IBARDIN

Geografikoki, nafar herria den berako mendi lepo bat da, paisai eta natura aberastasun haundia eskaintzen duen tokia. Bidasoa ibaiaren alboetan sortzen diren lehen mendietan aurkitzen dena. Egun argitsuetan, euskal kostatik pirineotako lehenengo bi milakoetarainoko ikuspegia eskaintzen digu paraje zoragarri honek.

Mugako aduanek 1993 urterarte biziraun bazuten ere, giza, kultura eta merkatal harremanak aintzinagoko historia bat osatzen dute.

1956an eraiki zen ibardingo lehen eraikuntza.Bere historia, paisaiak eta ikuspegiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Ibardin Ibardin

BERA

Ibardinen magalean eta Bidasoa ibaiaren albo batean, Berako herria aurkitzen da, Lapurdi eta Gipuzkoarekin muga eginez, Bortzirietako herri bat dugu hau.

Nafar herri eder hau, ia 4000 biztanle dituenak, mugako kutsua izan du beti. Kontrabandisten bilgunea, beti egon izan da hainbat historioz inguratuta, guda aunitzetan mugaz bertzalde pasatzeko bidea izan baita.

Baroja idazle ilustrearen etxea eta San Migelardin zubi historikoa bisitatzea gomendatzen dugu.

Herriko bestak, abuztuaren 2 eta 6 bitarte ospatzen diran, egun haundia, San Esteban delarik. Agitz animatuak dira eta kultur ekitaldi asko izan ohi dira. Otsailean, ihauteriak ospatzen dira eta urri akabaian berriz, Lurraren Eguna, ama lurra omenduz, artisauen eta bertako produktuen presentziarekin.

Bera Bera Bera Bera


Informazio gehiago:

INSTALAZIOAK

ESKAINTZAK

» Denak ikusi

INFORMAZIOA

 Beola Etxea Benta ibardin
BEOLA ETXEA, SA
direccion Ibardin 30 - Bera
telefonoa 948 630 709
email beolaetxea@gmail.com
horario ORDUTEGIA:

Negua › 08:00 - 19:00
Uda › 08:00 - 19:30

Urte guztian irekia, urtarrilak 1 eta abenduak 25ean izan ezik

 web diseinua
DISEINUA: Web diseinua: www.eskiz.es